Epaitegiak tabernak zabaltzea agindu du/Alemaniako Gobernuak Coviden garapena puztu zuen/Iowak urrunketa eta maskarak debekatu ditu
▶️ Auzitegi Nagusiak onartu egin du ostalaritza sektoreak gune gorriko establezimenduak ixtearen aurka jarritako helegitea
▶️ Alemaniako gobernuak zientzialariak kontratatu zituen Covid-19aren garapenari buruzko gehiegizko eredu prediktiboak sortzeko. Alemaniako egunkari batek 200 orrialde jaso ditu konspirazioa frogatzeko.
▶️ Iowako gobernadoreak kendu egin ditu urruntze sozialerako eta maskararen erabilerarako arauak.
❗️KONTUZ! TXERTO HILTZAILEAREKIN!!
❗️Genetista honek txertoa jarri eta hilabete batzuetara edo urte batera jendea hil edo ondorio larriak izan ditzakeela esan du.
❗️Bideo laburra eta kontutan hartzekoa.
Etorkizuna jokoan dugunean
▶️ Lehenengo medikuen kontra etorri ziren, autopsiak egitea debekatu, protokolo arrotzak derrigortu eta lehen mailako arreta kendu zutelako, eta ez genuen ezer egin.
▶️ Gero merkataritza txikiaren kontra etorri ziren, handiek (Eroskik, Mercadonak….) eta zergarik ordaintzen ez dutenek (Amazonek…) mota guztietako produktuak saltzen jarraitzen zuten bitartean, eta ez genuen ezer egin.
▶️ Gero ostalaritzaren kontra etorri ziren, Davosen plana betetzera, hau da, tabernen %75 ixtera, kalera atera ez gaitezen eta elkarrekin egon ez gaitezen. Etxean sartuta nahi gaituztelako, isolatuta, bakarrik. Eta ez genuen ezer egin.
▶️ Gero enpresa txiki eta ertainen kontra etorri ziren, merkataritzan, ostalaritzan… zituzten bezeroak kendu zizkietelako… eta jendeari etengabe beldurra sartzen zietelako ez erosteko, ez inbertitzeko, ilusio guztia kentzeko…
▶️ Gero funtzionarioen eta gainekoen kontra etorriko dira, zergak ordainduko dituzten dendarik, ostalaririk, enpresa txikirik… egongo ez delako baina, jada, beranduegi izango da.
▶️ Covidek ez du ezer gehitu, gripearen ordez etorri delako: gripeak bezala ospitaleak kolapsatzen ditu, gripea bezala udazken-neguan zabaltzen da, gripeak duen antzeko hilkortasun tasa du (oraindik ez du gripeak orain urte asko Bilbon egun batez 44 hil zituen maila gainditu) … eta gripea bezala mutatu egiten da. Horregatik, onena, baliteke mutatu baino lehen, maskararik eta urrunketarik gabe inmunizatzea. Izan ere, codiv-aren txertoa gripearena bezalakoa izan daiteke: ez da agian hain eraginkorra izango eta urtero aldatuko da. Ez da tetanosarena bezalakoa izango, bizitza osorako balio duelako.